XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PERTSULARIAK

Azken zeaztasunak

Naiz berandu, asitako lana bururatu nahi genduke.

Donostia'n urte unen astapenean eta Anoeta'ko pilota lekuan jokatu zen txapelketaren ondotik asitako lana da.

Norbaitek bilkura ura eredutzat ematen zigun alde untako eskualduneri.

Guk erakutsi nahi izandu degu alde untan ere zerbait egina dela bai pertsulariak sortzeko eta sortu ondoren pixtu-suarazteko... Ortarako ixtorio ttipi bat egin dugu eta una egun ixtorio orren azken zeaztasunak.

1958'garren urtian Paris'eko bilkurak izandu zuan arrakastaren ondotik, 1960'an bilkura ura erreberritzia erabaki zuten Paris'eko Sozietatek.

Ortarako, eta Paris'en egingo ziran gastuak arintzeko, Sara'n egin zan lehen bilkura.

Bide batez, Euskadi'ko Lendakari zena Jose Antonio Aguirre eortzi berria bai-zen, pertsulariak eskeini zioten omenaldi sentikor bat. Una Xalbador'en pertsua:

Lendakari maitagarria
ari izan zira lanian
eskualduntasun amodioa
barreatzeko denian
Orai zu goitik juan zira
gu gelditu be-aldian
bainan zintzoki jarrai gaitezen
utzi gaituzun bidean.

Mattin'ena:

Zoritxarrean il zaiku beraz
Aguirre Lendakaria.
Nere partetik pena aundiarekin
entzun bai-nuen berria.
Geroztik huna dolu aunditan
bizi da Eskual-Herria
irudi bai-tu aita galduta
bizi den familia.

Sara'ko trinketian entzule berak Xalbador autatu zuten garaille.

Paris'en 1958'ko arrakasta berakin iragan zen 1960-ean eginiakko besta. Bakarrik telebista zen eskas. Entzuliek Mattin autatu zuten garaille.

Festa unen ondotik Louhosoa'n egin zen Eskual-Herriak ezagutu duan pertsulari-bilkurarik pulinetako bat.

Bertan jokatu zen Xalbador eta Mattin'en arteko azkena.

Egun ortan bi pertsulari oieiri egin zitzaioten Amerika'ra juan aintzineko Agurra.

Agur orrek osperik aundiena izan zezan, Louhosoa'n batu ziran egun artan Heskual-Herriko pertsulari onenak: Gipuzkoa'tik, Uztapide, Lazkao-Txiki, Mitxelena eta Garmendia. Bizkai'tik etorri ziran Aspillaga eta Mugartegi, orduko txapelduna. Pertsu ederrik entzun genitun.

Egun artan bertan, pertsularien arteko bilkura eder artaz baliaturik, Lekuona D. Manuel jaunak egin zigun itzaldi balios bat pertsularietzaz. Bereziki aipatu zitun Elizak izandu dituan pertsulariak, Ama Birgina'gandik asi ta...

Zeaztasun oiekin bururatzen degu gure ixtorio ttipia.

Bertze gauza bat ere agertu nahi genduke bukatzeko: Bilkura ura izandu zela guk azkeneko parte artu dugun bilkura.. Ez gure borondatez eta bai... bortxaz.